Aldizkariari buruz
Ikuspegia eta irispidea
Huarte de San Juan. Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika aldizkariak espainiera, euskara, ingeles eta frantsesaren hizkuntzalaritzari, literaturari eta bi diziplina horien didaktikari buruzko jatorrizko lanak eta ikerketen emaitzak argitaratzen ditu. Aldizkari jeneralista da, eta arlo batean baino gehiagotan eta ikuspegi diferenteetatik egindako lanak eman nahi ditu ezagutzera. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Argitalpenen Unitateak argitaratzen du, Giza eta Hezkuntza Zientzien Sailarekin elkarlanean. Espainieraz, euskaraz, ingelesez, frantsesez eta italieraz idatziak izaten dira artikuluak.
Sarbide irekiko politika
Aldizkaria sarbide irekikoa da, hau da, testuak zuzenean, doan eta berehala irakurri, deskargatu, kopiatu, partekatu eta inprima daitezke. Artikuluak argitaratu orduko jartzen dira sarbide irekian. Hala, zientzia eta jakintza ahalik eta jende gehienaren eskura jartzen lagundu nahi du aldizkariak.
Egileentzako prozesamendu kosturik ez du sortzen.
Babes digitalerako politikak
Huarte de San Juan. Geografia e Historia aldizkariak badauka aldizkariaren OJS plataforman argitaratutako lanen kopia bat. Gainera, testuak Nafarroako Unibertsitate Publikoko erakunde-biltegian ere gordetzen dira, baita DOAJn eta Dialnet-en ere.
Egile eskubideak eta autoartxibatzea
Aldizkari honetan ezarritako autoartxibatzeko sistemari eta ustiapen eskubideen politikari buruzko informazioa hemen dago kontsultatzeko: DULCINEA.
Artikulu guztiak Creative Commons (BY-NC-ND 4.0) erabilera- eta banaketa-lizentziarekin argitaratzen dira. Artikulu bakoitzari DOI identifikatzaile bat esleitzen zaio.
Egile eskubideak gordetzen dituzte artikulu-idazleek, eta lehen argitalpenaren eskubidea ematen diote aldizkariari. Egileek akordio gehigarriak ezartzen ahalko dituzte aldizkarian argitaratutako lanaren bertsioa modu ez-esklusiboan banatzeko (adibidez, gordailu instituzional batean jarriz); kasu horretan, artikulua lehenbizikoz aldizkari honetan argitaratu dela aitortu behar da. Lanak aldizkarian argitaratu eta berehala igotzen ahalko dira gordailu instituzionaletara.
Halaber, egileei beren lanak elektronikoki zabaltzeko aukera ematen zaie, baita horretara animatu ere (adibidez, gordailu instituzionaletan, sare sozial akademikoetan edo beren webgunean).
Aldizkariak beretzat gordetzen du argitaratutako lanei sare sozialen eta bestelako bitarteko digitalen bidez zabalkunde handiagoa emateko aukera.
Kidekoen arteko ebaluazio prozesua
Huarte de San Juan. Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika aldizkariaren kanpo ebaluazioko politika kidekoen arteko ebaluazio bikoitz itsua da. Lehenik eta behin, aldizkariaren argitalpen taldeak lanak jaso dituela adieraziko du.
- Aztergaian espezialistak diren bi aditu anonimok aztertuko dituzte eskuizkribuak (itsu bikoitzeko sistema), eta horietako bat bederen argitalpen taldetik kanpokoa izanen da. Kanpoko ebaluatzaileek erabiltzen duten inprimakia web honetan dago argitaratua, eta idazleen eskura dago. Ikerketa-artikuluak ebaluatzeko inprimakia
- Kanpoko bi ebaluazioak bat ez badatoz, argitalpen taldeak hirugarren azterketa bat eskatuko dio kanpoko norbaiti edo argitalpen batzordeko adituetako bati, lana argitaratzea egokia den ala ez erabaki dezan. Honako erabaki hauek izanen ditu aukeran: artikulua baztertzea, artikulua baztertzea eta birbidaltzea, zuzenketa handiak egitea, zuzenketa txikiak egitea, eta artikulua onartzea. Argitalpen batzordearen erabakia apelaezina da.
- Huarte de San Juan. Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika aldizkariak konpromisoa hartzen du gehienez ere hamabi asteko epean jakinarazteko lanak onartzeko edo ez onartzeko erabakia, lanak jasotzen dituenetik zenbatzen hasita. Erantzunean, ebaluazio prozesuaren txostenak erantsiko dira, anonimoki beti, egileak eskatu zaizkion aldaketak egin ditzan. Gehienez bost asteko epea izanen du aldaketak egiteko.
- Onartutako artikuluen idazleei artikuluen probak bidaliko zaizkie zuzenketak egin ditzaten, nahiz eta une horretatik aurrera aldaketa gutxi sartzen ahalko diren. Proba zuzenduak aldizkariko argitalpen taldeari itzuliko dizkiote hamar eguneko epean gehienez ere.
Artikulu proposamena
Aldizkarira argitaratzeko bidaltzen diren lanek jatorrizkoak eta argitaragabeak izan behar dute. Ez dira onartuko beste aldizkari batzuetan ebaluatzen ari diren artikuluak. Biltegietan eta biltzarretako aktetan aldez aurretik argitaratutako lanak, aldiz, bai, onartuko dira, baldin eta aldizkarira bidalitako bertsioa aurrekoaren berridazketa bat bada eta aurreko bertsio bat badela aitortzen bada.
Aldizkariaren webeko “Bidalketak” atalaren bidez bidali behar dira lanak. Laburpena eta gako-hitzak ere adierazi behar dira, gaztelaniaz eta ingelesez. Artikulua idatzia dagoen hizkuntzan eman behar dira lanaren izenburua —ahalik eta labur eta esplizituena—, gako-hitzak eta laburpena, bai eta gaztelaniaz eta ingelesez ere.
Lana ikerketa-proiektu baten emaitza den ere adierazi behar da.
Kode etikoa eta plagioren kontrako politika
Huarte de San Juan. Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika aldizkariak bat egiten du 2017an sortutako Committee on Publication Ethics (COPE) batzordearen jarraibideekin. Hemen daude eskuragarri: https://publicationethics.org/core-practices
Huarte de San Juan. Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika aldizkariak plagioaren kontrako politika bat du, artikuluak argitaragabeak direla ziurtatzen duena. Izan ere, plagioa detektatzeko Urkund tresna espezifikoaren aplikazio profesionala erabiliz, eskuizkribuak jatorrizkoak direla bermatzen du. Plataforma horrek aldizkarian argitaratzekoak diren dokumentuak jatorrizkoak direla egiaztatzen du, eta haien plagiorik egiten ote den kontrolatzen. Plagioaren kontrako politikari esker, bestalde, jatorrizko estandarrak nazioarteko ikuspegiarekin bermatzen dira.
Hizkuntza ez-sexista erabiltzeko gomendioak
Huarte de San Juan Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika aldizkariak bat egiten du Nafarroako Unibertsitate Publikoaren hizkuntza ez-sexista erabiltzeko gomendioekin. Esparru akademikoan hizkuntza inklusiboagoa eta ez-sexistagoa erabiltzera bultzatzen dute gomendioek.
Izendatzen ez dena ez da existitzen
Hizkuntzaren bidez, gure pentsamenduak, sentimenduak edo emozioak adierazten ditugu, mundua ulertzeko dugun modua. Beraz, gizarte baten kulturaren erakusle da, eta, horrenbestez, aldakorra. Aldaketa sozialak gertatzen badira, logikoa da hizkuntzaren erabileran aldaketak eragitea.
Gure hizkuntzaren erabilera egungo gizarteak eskatzen dituen aldaketa horietara egokitzea nahi badugu, ezin dugu ahaztu hizkuntzaren erabilera sexista, gizonak eta emakumeak berdintasunez ordezkatuta egon daitezen hizkuntza horretan.
Gaztelaniak baditu nahikoa baliabide, bere funtzionamendua arautzen duten arauetatik aldendu gabe, berdintasun hori erakutsi ez ezik, horretan lagundu ahal izateko.
Berdintasunari buruzko 3/2007 Lege Organikoko 14.11 artikulua: (botere publikoen jarduteko irizpide orokorren artean): Hizkuntza ez-sexista ezartzea administrazio-eremuan, eta hura sustatzea harreman sozial, kultural eta artistiko guztietan.
Hori dela eta bidalketa guztietan hizkuntza ez-sexista erabiltzea gomendatzen du aldizkariak, gida honetako jarraibideei jarraituz: Komunikazio inklusiboa: NUPen hizkuntza ez-sexista erabiltzeko gomendioak
Elkarreraginkortasunerako protokoloak
Huarte de San Juan. Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika aldizkariak OAI-PMH interfaze bat eskaintzen du (Open Archives Initiative – Protocol for Metadata Harvesting), beste informazio zerbitzu eta atariei aukera ematen diena argitaratutako edukien metadatuak kontsultatzeko.
Zehaztapenak:
OAI-PMH Protocol Version 2.0
Dublin Core Metadata
Biltzaileetarako bidea:

