Alderantzizko eskolari buruzko ikerketa pilotua unibertsitateko hezkuntzan

Egileak

DOI:

https://doi.org/10.48035/rhsj-fd.20.1

Gako-hitzak:

Alderantzizko eskola, irakaskuntza, ikaskuntza, gramatika, oinarritutako eredua

Laburpena

Gramatika ingelesaren irakaskuntza eta ikaskuntza oso zeregin konplexuak bihurtu dira ikasgelan. Ikasleek uste dute gai berak behin eta berriz ikasten dituztela; eta irakasleek, berriz, ikasleek ez dituztela edukiak bereganatzen. Horren ondorioz, komenigarria izaten ahal da ikaslea oinarri duten beste eredu batzuk erabiltzea. Artikulu honen xedea da frogatzea alderantzizko eskolaren eredua eraginkorra dela gramatika irakasteko. Ikasleak etxean lantzen ditu aktiboki eduki teorikoak aldez aurretik, eta ikasgelako denbora aldez aurretik landutako kontzeptuekin zerikusia duten zereginetarako erabiltzen da. Azterketa honetarako baliatutako tresna galdetegi bat da, eta alderantzizko eskolaren ereduarekin izandako esperientziari buruz ikasleek nolako iritzia duten jakiteko balio du. Emaitzek erakusten dutenez, eredu pedagogiko hori aukera ona izan daiteke ikasleek motibazioa gal ez dezaten gramatika ingelesa irakasten zaienean.

Argitaratua

2020-12-15

Zenbakia

Atala

Ikerketak

Aipuak nola egin

Almazán Ruiz, E., & Fuentes Martínez, R. (2020). Alderantzizko eskolari buruzko ikerketa pilotua unibertsitateko hezkuntzan. Huarte De San Juan. Filologia Eta Hizkuntzaren Didaktika, 20, 7-30. https://doi.org/10.48035/rhsj-fd.20.1