Izen sintagmaren eta kasu en jabenkuntza bi haur euskaldun elebakarrengan

Egileak

  • Juan José Zubiri Lujanbio Nafarroako Unibertsitate Publikoa image/svg+xml

Gako-hitzak:

Aprendizaje del euskera

Laburpena

Hizkuntzaren jabekuntzaren eta garapenaren eremuan okatzen den lan hau burutzeko hiru urte arteko bi haur euskaldun elebakarren hizkuntz datuak hartu dira aintzat, hamabostero gutxi-gorabehera berrogeita bost minutu inguruko bideograbaketetan bildutako corpuscan oinarrituz. Ikuspuntu teorikoari dagokionez, psikologiaren arloan errotuak dauden ikaskuntzari buruzko hainbat teoria garrantzitsuri (Lenneberg eta Chomskyren biologismoari, Skinnerren behaviorismoari, Piageten eraikortasunari, Vygotskyren Garapen Hurbileko Eremuari era Brunerren formatoei) gainbegiratu bat eman ondoren, besteak beste, López-Ornatek proposatzen duen hizkuntzaren ikaskuntzaren arokako teoria-hipotesia planteiatzenn da abiapuntutako. Deskribaketarako hartu diren unitateak bi izaan dira: izen sintagmaren determinazioa eta deklinabide atzizkiak. Proposatutako abiaburua erabiliz, unitate hauetako bakoitzaren xehetasunak aztertzen dira, bai determinarzaile desberdinei dagokienez eta bai kasu atzizki bakoitzari dagokionez, batez ere, denboran zehar jarraipena eginez eta aro bakoitzean edireten ditugun huts motak agerian paratuz.

Argitaratua

1997-04-21

Zenbakia

Atala

Ikerketak

Aipuak nola egin

Zubiri Lujanbio, J. J. (1997). Izen sintagmaren eta kasu en jabenkuntza bi haur euskaldun elebakarrengan. Huarte De San Juan. Filologia Eta Hizkuntzaren Didaktika, 2-3, 103-154. https://revista-hsj-filologia.unavarra.es/article/view/3554