Nom edo verb? Izenari eta aditzari buruzko hausnarketa gramatikala ikuspegi interlinguistiko batetik Lehen Hezkuntzan
DOI:
https://doi.org/10.48035/rhsj-fd.23.5Gako-hitzak:
gramatikako sekuentzia didaktikoak, eskola-gramatika interlinguistikoa, gogoeta metalinguistikoa, aditzaren irakaskuntza, Lehen HezkuntzaLaburpena
Artikulu honetan, Nom edo verb? (Izena ala aditza?) izeneko gramatikako sekuentzia didaktiko bati buruz egindako ikerketa aurkezten da, kasu-azterketa moduan. Sekuentzia didaktiko hori Egramint ereduan oinarritua dago, eta Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasle talde bati aditzaren nozioaren hastapenak ematea du helburu. Izen sintagmen eta perpausen alderaketaren bidez artikulatzen da, hausnarketa metalinguistikoa sustatzeko. Artikuluan, sekuentzia didaktikoa aurkezten da, eta ikasgelan inplementatu ondoren lortutako emaitzen atariko analisi bat egiten da, aditzaren irakaskuntzarekin eta ikaskuntzarekin loturik. Horrek zenbait gogoeta egiteko aukera ematen du: hizkuntzaren formei erabileraren konplexutasunetik begiratzeak hizkuntzaren erabilera hobetzen laguntzen du; alderaketa interlinguistikoak gramatikaren kontzeptualizazioan eragiten du; eta ikasleek egoera diskurtsibora jotzen dute nozio gramatikalei buruzko beren baieztapenak oinarritzeko, eta metahizkuntza behar dute beren hausnarketak partekatzeko.
Deskargak
Argitaratua
Zenbakia
Atala
Lizentzia
Egile-eskubideak 2024 Joan V. Sempere, Aina Reig, Carmen Rodríguez-Gonzalo

Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Nazioarteko Lizentziapean dago argitaratuta.
Artikulu guztiak Creative Commons (BY-NC-ND 4.0) erabilera- eta banaketa-lizentziarekin argitaratzen dira. Artikulu bakoitzari DOI identifikatzaile bat esleitzen zaio.
Egile eskubideak gordetzen dituzte artikulu-idazleek, eta lehen argitalpenaren eskubidea ematen diote aldizkariari. Egileek akordio gehigarriak ezartzen ahalko dituzte aldizkarian argitaratutako lanaren bertsioa modu ez-esklusiboan banatzeko (adibidez, gordailu instituzional batean jarriz); kasu horretan, artikulua lehenbizikoz aldizkari honetan argitaratu dela aitortu behar da. Lanak aldizkarian argitaratu eta berehala igotzen ahalko dira gordailu instituzionaletara.
Halaber, egileei beren lanak elektronikoki zabaltzeko aukera ematen zaie, baita horretara animatu ere (adibidez, gordailu instituzionaletan, sare sozial akademikoetan edo beren webgunean).

